“AUTOEZAGUTZARAKO ILUSTRATZAILEAK” DEIALDIA
Gizarte-aldaketarekin konprometitutako topaketa grafikoa, parte hartu:
“Zeure buruarengan konfiantza izateak ez du arrakasta bermatzen, baina ez izateak porrota bermatzen du”, Albert Bandura
Saure argitaletxeko Lucky Books Bienala liburuetan, maximetan etailustrazioetan inspiratzen diren adimen sortzaileen programa bat da. Bienalak gaurkotasuneko buruhauste bati heltzen dio beti, ekoizpen literario eta grafikoaren ikuspegitik. 2023ko deialdia autoezagutzari buruzkoa da eta mundu osoko parte-hartzaileei irekita dago.
Erronka berri baten bila dabilen artista grafikoa, ilustratzailea edo marrazkilaria zara? Egin bat ideia-jasarekin eta lagundu egiak, aforismoak edo maxima grafikoak transmititzen dituzten irudi zirraragarriak sortzen!
Nola parte hartu
Izena eman
Ziurtatu baldintzak betetzen dituzula eta bete izena emateko inprimakia.
Gaia: barneko nia
Lanek aurtengo gaiarekin, "Barneko nia", lotuta egon beharko dute.
Zure lana bidali
2023ko abuztuaren 31ra arte bidali ahal izango dira lanak.
Deialdiaren xehetasunak
📌 GAIA:
Marrazkilariek BARNEKO NIari buruzko irudiak bidaliko dituzte; bestela esanda, nork bere burua ezagutzeari buruzko irudiak.
🙋 PARTE-HARTZAILEAK:
15 urtetik aurrerako nahi duten pertsona guztiek parte hartu dezakete. Parte-hartzaile bakoitzak gehienez hiru obra aurkeztu ahal izango ditu.
📸 MODALITATE ETA FORMATUA:
Sorkuntza propioko eta argitaratuak izan ez diren eszenak eta pertsonaiak izan beharko dira.
Lanak zuri-beltzean edo koloretan egin ahalko dira.
Lanek, JPG formatuan eta gutxienez hazbeteko 72 pixeleko bereizmenarekin, ez dituzte 800 x 600 (edo 600 x 800) pixelak gaindituko eta ilustratzailearen sinadura eduki beharko dute.
🙌 HIZKUNTZAK:
Testurik gabeko ilustrazioak eskatzen zaie artistei.
👋 AURKEZPENA:
Parte-hartzaileak deialdiaren web-orrian erregistratuko dira eta, aurrerago, bertan JPG formatuan txertatuko dute beren obra.
📍 AURKEZTEKO LEKUA ETA EPEA:
Lanak esklusiboki web-orriaren bidez bidali ahalko dira 2023ko abuztuaren 30era arte.
💻 ERAKUSKETA BIRTUALA ETA ARGITALPENAK:
Argitaletxeak aurkeztutako eta ondoren epaimahaiak aukeratutako lanen zabalkunde publikoa egitea planteatzen du. Hautatutako lanen erakusketa literatur topaketen aktetan argitaratuko da Lucky Bookseko web-orrian eta sare sozialetan. Salgarri ez dauden argitalpen eta hedapenek ez dituzte diru-eskubiderik sortuko ilustrazioen autoreentzat.
🏆 SARIAK:
Artista guztiek sari bat jasoko dute Paula Quijano Peñaren “Club de lectores-escritores para el autoconocimiento” e-bookean parte hartzeagatik. Hiru lan grafiko garrantzitsuenek 150 euroko saria jasoko dute, 50€ bakoitzarentzat. Legezko atxikipena aplikatuko zaio oinarri horri. Artelan guztien eskubideak artisten esku geratzen dira.
🔨 EPAIMAHAIA:
Bienaleko barne epaimahai kualifikatu batek obra adierazgarrienak aukeratuko ditu. Epaimahaiaren irizpidearen arabera, sariak eman gabe gera daitezke, eta haien erabakiak apelaezinak izango dira.
⚠️ HAUTATZE-IRIZPIDEAK:
Sariak irizpide hauen arabera emango dira:
a.- Obraren kalitatea eta garrantzi artistikoa: 50 puntu.
b.- Deialdiaren gaiarekin eta hari datxezkion hizkuntza grafikoarekin bat etortzea: 30 puntu.
c.- Ilustrazioak gizartean eta kulturan duen eragina gizarte kontzientziazioari buruz planteatutako gaiari dagokionez: 20 puntu.
✅ BESTE ZEHAZTAPEN BAT:
Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauek onartzea dakar.